Albisteak 2020
BEREZIAK
16 Uzt 2020
Margotu zure historia BMrekin
Orio Arraunketa Elkarteko Ibon Arruti eta Josu Ostolaza euren taldeari buruzko ezagutza-joko berezi honetan lehiatuko dira
Zenbat dakite arraunlariek beren taldeei buruz? Gai izango al dira bere taldearen inguruko galdera erraz hauek asmatzeko? Uda honetan, BM supermerkatuen eskutik, galdera-erantzunen joko dibertigarri hau daukagu. Bertan, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klubetako bi kirolarik burmuinak estutu beharko dituzte beren taldeari buruzko ahalik eta galdera gehien asmatzeko.
Bigarren atal honetarako Orioko Arraunketa Elkarteko Ibon Arruti eta Josu Ostolaza ditugu. Nor izango da gai bere taldeari buruzko galdera gehiago asmatzeko?