Albisteak 2016
BEREZIAK
05 Abe 2016
Arraunaren emozio guztia taula gainean
‘Estropadak’, traineruei buruzko mahai joko berri bat da eta gure trebetasuna eta estrategia frogatzen du
Imaginatzen duzu estropaden emozio guztia mahai batean sentitzea? Arraun egin behar olatuen, haizearen edo nekearen kontra aulkitik mugitu gabe? Hau ekartzen digu 'Ezberdin'ek, 'Estropadak' izeneko joko berriarekin. Joko honek traineruen estropaden munduan murgiltzen gaitu eta gainera, bere historia ezagutzeko aukera ekartzen digu ere.
Mahai jokoak lau kale ditu eta, estropadetan gertatzen den bezala, jokoa hasi baino lehen kale zozketa egin behar da. Nola ez, kale guztiak ez dira berdinak. Zozketa egin eta gero, traineruak irteeran jartzen dira eta 42 laukietako ibilbidea bete behar dute. Hauetako batzuk jokoan eragin handia dute, bai trainerua aurreratzeko edo atzeratzeko. Besteak beste, arraun haustura edo haizea. Gainera, jokoan zehar protagonista gurpiltxo bat da eta honek aurreratzeak markatzen dizkizu ikonoen bitartez. Ikono hauetan patroieran erritmoa, iparraldeko haizea, itsaso barea edo zakarra edo arraunlariaren esfortsua irudikaturik daude. Ikono hauek, errealitate bezalan, balore desberdina daukate luze batean edo bestean. Estropadaren irabazleari bandera bat ematen zaio eta guztira sei estropadak jokatzen dira.
Joko hau bai euskaraz eta erderaz aurkitu daiteke eta lortu dezakezu 15,95€ truke gestion@ligasanmiguel.com korreo bat bidaltzen. Eta abenduak 16tik aurrera, www.ezberdin.eu webgunean erosi dezakezu. Eta gainera, ACT kodea sarturik, %10 deskontua lortuko duzu.