Albisteak 2011

LEHIAKETA

20 Uzt 2011

SAN MIGUEL LIGA-MAPFRE KOROA GIPUZKOARA IRITSIKO DA LEHEN ALDIZ

SAN MIGUEL LIGA-MAPFRE KOROA GIPUZKOARA IRITSIKO DA LEHEN ALDIZ

Pasai San Pedrok San Miguel ligako 8. estropada hartuko du larunbat arratsaldean

Pasai San Pedro, uztailak 20. -San Miguel ligako emozioa herrialdez aldatuko da. Arraun karabanak 200 kilometro pasatxoko jauzia egingo du, Santandertik Pasaiarainoko tartea egiteko. San Pedroko itsas errekan jokatuko da PASAIAKO PORTU BERRIKO I.go BANDERA. Portu Berriko sustatzaileek babesten dute estropada, San Miguel ligako zortzigarrena. Aurkezpen ekitaldian Portuko Agintaritzako presidentea, Lucio Hernando Albistegi Jauna eta Sanpedrotarrak klubeko Josetxo Aranburu presidentea izan dira. Aurkezpena Gorka Reizabalek zuzendu du.

Arratseko 6retan da hitzordua, eta 12 klubek lau ontziko hiru txandetan parte hartuko dute. Sei luze eta bost ziabogatako estropada izango da. Irteera ordena sailkapenaren arabera erabakiko da. San Pedrokoa estropada berezia da etxeko traineru morearentzat. Libiako kideek beste inork baino hobeto ezagutzen dute arraun egingo duten itsas eremua, eta liga hasiera kaskarrari buelta ematen saiatuko dira, euren zaleen babesean estropada ona eginda.

Estropadak 22.500 euro banatuko ditu diru saritan, eta ontziek 5.556 metroko distantzia osatu beharko dute: hiru itsas milia.

Gizonezkoen probaren aurretik, 17:30tan, Gipuzkoako Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko da.

Itzuli