ACT TV 2014

BEREZIAK

17 Mar 2014

Urdaibai Umpro Avia Pasaian garaipena lortu zuen

Urdaibai Umpro Avia Pasaian garaipena lortu zuen

'Bou Bizkaia'k San Pedroko erlojupekoa irabazi zuen Hondarribia Orsa eta Portugalete Eulenen aurretik

Larunbatean traineruek San Pedron hitzordua zuten eta 32 ontzi bertaratu ziren. Erlojupeko honetan gizonezkoak, emakumezkoak eta beteranoak trapuen bila lehiatu ziren. Lehenengoan, Urdaibai Umpro Avia nagusitu zen, 20'01''27 denborarekin. Hauen atzetik, Hondarribia Orsa sailkatu zen, bederatzi segundo galduz gero. Hirugarren postua, Portugalete Eulenentzat izan zen eta 'jarrilleroek' San Miguel Ligarako lehiatzeko prest daudela erakutsi zuten.

San Pedro Ecolmareko ‘Libiak’, bestalde, lan txukun bat osatu zuen, laugarren postua poltsikaratzen eta 16 segundu galdutaz Urdaibairekiko. Orio Babyautok 29 segundu laga zituen eta bostgarren postuarekin konformatu behar izan zen. Zierbena Bahías de Bizkaia eta San Juan Iberdrola, azkenik, 42 eta 45 segundu utzi zituzten.

Emakumezkoetan, Hibaika Jamones Ancínek garaipena errepikatu zuen 11'40''60 denborarekin, San Juan Iberdrola eta Orio Babyauto 15 eta 23 segunduz utzitaz. Horiek horrela, euria ez zen Pasaiatik azaldu eta larunbatekoa goi mailako kirol arratsalde atsegin bat izan zen. 

Itzuli