Albisteak 2014

LEHIAKETA

08 Abu 2014

San Migal Ligak hitzordua dauka Galizian

San Migal Ligak hitzordua dauka Galizian

Moañan bihar eta Boiron igandean jokatuko dira goi mailako arraunaren txapelketako hargarren eta hamaikagarren jardunaldiak

Espainiako Txapelketa jokatzeko lehengo astebukaeran eginiko geldialdiaren ostean, lehenengo erdia bezain zirraragarria espero den San Miguel Ligaren bigarren erdia hastear dago.Aste honetan, lehiaketa Galiziara mugituko da, orain dela hilabete egin zuen bezala. Kasu honetan, larunbatean, 18.00etan, Bandera de Moaña - GP Fandicosta jokoan jarriko da, eta igandean, 12.00etan, XXIV Concello de Boiro Bandera de Traiñas lehiatuko da, A Coruñako udalerri honetan.

Honela, San Miguel Liga Galiziara itzuliko da txapelketa gori gorian dagoen momentu batean. Oso zail dago jakitea zer gerta daitekeen hurrengo jardunaldietan, dena oso berdindu baitago. Hondarribia Orsa da lidergoan eta Orio Babyauto dago bigarren postuan, bost puntura. Hirugarren postuan Kaiku Ambilamp dago, lehenengo bi sailkatuengana gerturatu nahian, 80 punturekin. Atzetik, oso berdindua dago dena, eta talde asko daude bost punturengatik bananduta. “La Caixa” patroi hoberenaren garaikurraren sailkapenean Gorka Aranberrik, Urdaibai Aviako patroia, berreskuratu zuen lidergotza eta Vicente Carpintero, Zierbena Bahias de Bizkaiako patroia, dago bigarren postuan Asier Zurinagaz, Kaiku Ambilampeko patroia, jarraitua.

Larunatean Moañan jokatuko den estropada 2008tik aurrera lehiatzen da San Miguel Ligaren egutegian. Lehenengo aldiz Orio Babyautok irabazi zuen eta ordundik, Urdaibai Avia, Tiran Pereira, San Juan Iberdrola, San Pedro Ecolmare eta Castreñak lortu dute garaipena bertan. Hain zuzen ere, San Pedro Ecolmarek lortu zuen estropada eremu honetako denborarik onena 2009an, 19'17”00ko denbora eginez. Lehen bi sailkatuen arteko aldeari dagokionez 2008an 9”34ko aldea egon zen Orio Babyauto eta Urdaibai Aviaren artean, eta bestalde, 2011ean, Urdaibai Avia eta Astilleroren artean 1”62ko aldea besterik ez zen egon, orain arteko alderik txikiena markatuz.

Moañako estropada 3 miliako ibilbide batean jokatuko da, lau luze eta hiru ziabogarekin. Larunbateko jardunaldia izanik txandak sailkapen nagusiaren araberakoak izango dira , beraz, Urdaibai Avia, Pedreña, San Pedro Ecolmare eta Astillero izango dira lehenengo txandan; bigarrenean, aldiz, Zierbena Bahias de Bizkaia, Portugalete Eulen, Cabo eta Tiran Pereirak egingo dute arraun; azkenik, ohorezko txandan, San Juan Iberdrola, Kaiku Ambilamp, Orio Babyauto eta Hondarribia Orsa, San Miguel ligako liderra, lehiatuko dira.

Berriro Cabora

Bestalde, igandean eguerdiko 12.00etan Concello de Boiro XXIV Bandeira jarriko da jokoan, 2008tik jokatzen ez den estropada batean. Moañan gertatzen den bezala, hemen ere ez da egon dominatzaile argirik eta Hondarribia Orsa, Castreña, Orio Babyauto, Urdaibai Avia eta Astillerok lortu dute hemen garaipena. Hondarribi Orsak markatu du orain arteko denborarik onena estropada honetan 2006an, 19'09”08ko denbora lortuz. Eremu honetan jokaturiko estropada gehienak denbora oso gutxiko aldeagatik erabaki dira. Adibidez, 2005ean, 0”64ko aldeak bakarrik banandu zituen Hondarribia Orsa eta Astillero. Bestalde, 2004ean, Urdaibai Aviak 9”64ko aldea atera zion Hondarribia Orsari.Moañan bihar eta Boiron igandean jokatuko dira goi mailako arraunaren txapelketako hargarren eta hamaikagarren jardunaldiak

Concello de Boiro XXIV Bandeira de Traiñas igandeko jardunaldia izanik txanden eraketa larunbateko jardunaldiaren sailkapenaren arabera eratuko dira, eta beraz, Moañako estropada amaitu bezain laster jakin ahal izango dira. Esan beharra dago gizonezkoen estropadaren aurretik Emakumezkoen Galiziar Ligako jardunaldia izango da toki berean, eta bertan izango dira Samertolameu, Cabo eta Tirán Pereira.

Itzuli