ACT TV 2015

BEREZIAK

18 Ots 2015

Festa berri bat errekorrarekin

Festa berri bat errekorrarekin

Orioko jaitsierak larunbat honetan 88 ontzi jasoko ditu, euren artean San Miguel Liga eta Euskotren Ligakoak

Larunbat honetan 16:30etatik aurrera Oriok oso jardunaldi berezi bat jasoko du. 88 Ontzi gerturatuko dira udalerri gipuzkoarrera, baina bertan ez dira traineruak bakarrik izango, llagut catalan eta llaüt mediterranearrak ere izango baitira. Traineruei dagokionez, gizonezkoen senior mailako tripulazioek 6000 metroko ibilbidea osatu beharko dute, Mapil eta Orioko zubiaren artean. 49 traineru izango dira guztira Babyauto IV. Ikurriña lehiatzen, non San Miguel Ligako zortzi talde egongo diren, euren artean: Orio Babyauto, San Juan Iberdrola, San Pedro Ecolmare, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de BizkaiaKaiku AmbilampUrdaibai Avia eta "la Caixa" Koroaren azken garailea, Hondarribia Orsa.

Emakumezkoetan, 15 talde izango dira Babyauto I. Ikurriñaren bila, euren artean azken Euskotren Ligan lehiatu diren Hibaika Jamones Ancín, Zumaia, Orio Babyauto eta txapeldun izan den San Juan Iberdrola.

Gauzak honela, gaur goizean Orioko Udaletxean arraunaren festa honen aurkezpena gauzatu da, klubaren 50 urteurrena ospatzeko egutegiaren barnean datorrena. Bertan izan dira, Ibon Huegun, Orio Aeko presidentea; Beñat Solabarrieta, udalerrik gipuzkoarreko alkatea; eta Ibon Maza, Babyautotik

Itzuli