Albisteak 2015

LEHIAKETA

08 Uzt 2015

Pasaiak irekiko du gipuzkoar denboraldia

Pasaiak irekiko du gipuzkoar denboraldia

Gaur goizean ospatu da San Pedroko Arrantzaleen Kofradian III “la Caixa” Banderaren aurkezpen saioa

Larunbatean 18:00etatik aurrera, Pasaiako uretan III “la Caixa” Bandera jokoan jarriko da, San Miguel Ligaren laugarren jardunaldiari dagokiona. Ontziek, hiru itsas-miliako ibilbide bat osatu beharko dute, baina kasu honetan, sei luze eta bost ziabogarekin Pasaiako badia barnean.

Txanden eraketa San Miguel Ligaren sailkapen nagusiaren araberakoa izango da. Beraz, lehenengo txandan Samertolameu Rodman Group, Portugalete Eulen, Zierbena Bahías de Bizkaia eta Kaiku Producha izango dira. Bigarrenean, aldiz, San Pedro Ecolmare, San Juan Iberdrola, Orio Babyauto eta Astillero lehiatuko dira. Azkenik, ohorezko txandan, Tirán Pereira, Cabo, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia izango dira arraunean. Esan beharra dago, estropada honetan Euskotren Ligaren denboraldiari hasiera emango zaiola eta “la Caixa” Bandera jokoan jarriko dela. Emakumezkoen estropadaren kasuan, ontziek bi luze eta ziaboga bat osatu beharko dituzte, hasiera Lezon kokatuta dagoelarik. Euskotren Ligaren lehen proba hau erlojupeko formatuan lehiatuko da, azkena irtetzen San Juan Iberdrola izango delarik, lehengo urteko txapelduna delako. Gainontzeko partehartzaileak Donostia Arraun Lagunak, Cabo, Hernani Iparragirre Sagardotegia, Hibaika Jamones Ancín, Orio Babyauto, Zarautz-Getaria eta Zumaia Salegi Jatetxea Itziar izango dira.

Gaur goizeko aurkezpen saioan izan dira Gaspar Guembe, Gipuzkoan “la Caixa”-ren erakundeen zuzendaria; Josetxo Aranburu, San Pedro Ecolmareren Presidente ordea; eta Marixabel Diago, ACTko zuzendaritzako ordezkaria izan dira. Gaspar Guembek, “la Caixa”k kirolarekin, eta zehatzago arraunaren munduarekin, daukan erlazioa nabarmendu nahi izan du. Bere aldetik, Josetxo Aranburuk, estropada honen formatu “berezia” aldarrikatu du, sei luze eta bost ziabogako ibilbide batekin.

Itzuli