ACT TV 2015

BEREZIAK

25 Uzt 2015

Urdaibai Avia garaile Nojan

Urdaibai Avia garaile Nojan Urdaibai Avia garaile Nojan

'Bou Bizkaia'k garaipen honekin San Miguel Ligako bigarren bandera lortu du eta NT2 Hondarribiari puntu batzuk kendu dizkio sailkapen nagusian

III Playas de Noja Banderak estopada eremuko arazoekin jaso ditu ontziak. Itsasoaren indarrak gasur eguerdian 1, 2 eta 3 kaleak aurretik eraman ditu, eta antolakuntzaren saiakeren arren, ezin izan da estropada nahi bezala jokatu eta erlojupeko formatuan lehiatu da. Honela, estropada minutuko ixilunearekin hasi da, zendu berri den Joxe Angel Lujambioren omenez. Garaipena Urdaibai Aviarentzat izan da 19'58"52ko denborarekin, sei eta hamaika segundoko aldearekin San Juan Iberdrola eta Kaiku Producharekiko. NT2 Hondarribiak jarraitzen du lidertzan, bermeoarrekiko zortzi puntu eta Orio Babyautorekiko 22 puntuko aldearekin. "la Caixa" Patroi Onenaren Garaikurrean, Irakoitz Etxeberriak jarraitzen du lidertzan 15 punturekin.

Ohorezko txanda, beste behin, berdintasunagatik markatua egon da, eta ez bakarrik txanda honetako parte hartzaileentzat bakarrik, San Juan Iberdrolak ere festaren parte izan nahi izan du. Hala ere, bandera Bermeora joan da 19'58"52ko markarekin, San Miguel Ligako bigarren bandera lortuz. Hauen atzetik, lehias bizia egon da Orio Babyauto eta NT2 Hondarribiaren artean, azkenikoriotarren alde jarri dena ,20'16"58ko denborarekin, laugarren izateko. Hondarribiarrak aldiz, bostgarren izan dira. Txanda Tirán Pereirak itxi du 20'32"16ko denborarekin, zazpigarren izanez.

Bigarren txandan, San Juan Iberdrolak lortu du garaipena Kaiku Producharekin izandako lehian. Azkenik, sanjuandarrek 20'05"42ko marka egin dute, bigarren postua lortzeko. Bitartean, 'Bizkaitarra'k hirugarren postua lortu du arroxengandik lau segundotara. Bestalde, San Pedro Ecolmare seigarren izan da 20'26"88ko denborarekin, eta Cabo, zortzigarren izan da 20'43"20ko markarekin.

Zierbena Bahías de Bizkaiak ez dio aukerarik eman bere lehenengo txandako aurkariei eta Juan Zunzunegiren mutilek 20'57"26ko denborarekin amaitu dute, bederatzigarren izateko. Atzetik, Astilleroren 'San Jose'k hamargarren postua lortu du eta Samertolameu Rodman Groupe eta Portugalete Eulenek, 21'11"06 eta 21'20"94ko markakin, hamaikagarren eta hamabigarren izan dira.

San Juan Iberdrolarentzat garaipena

Euskotren Ligako estropada ere erlojupeko formatuan jokatu da eta bertan garaipena San Juan Iberdrolarentzat izan da Zumaia Salegi Jatetxearekin izan duen lehia bizian. 'Batelerak' 10'59"02ko denbora lortu dute, eta hauen atzetik sartu dira zumaiarrak bost dezimako aldearekin. Txanda osatu dute Orio Babyautok 11'15"08ko denborarekin eta Hibaika Jamones Ancínek 11'40"40ko markarekin.

Bihar 12:00etatik aurrera San Miguel Liga eta Euskotren Liga Getxo izango dira denboraldiaren lehenengo blokeari amaiera emateko, Espainiako txapelketa iritsi aurretik.
 

Itzuli