ACT TV 2015

BEREZIAK

27 Abu 2015

Petronor Banderak bigarren blokeari amaiera ematen dio

Petronor Banderak bigarren blokeari amaiera ematen dio

Zierbenak San Miguel Ligaren hamazazpigarren jardunaldia hartuko du XXXII Petronor Banderaren lehiatzearekin

Pixkanaka abuztua amaituz doa, eta berarekin 2015eko San Miguel Liga bere azken jardunaldietara iristen ari da. Igandean, 12:00etatik aurrera, denboraldiko hamazazpigarren jardunaldia jarriko da jokoan, XXXII Petronor Bandera lehiatuz Zierbenako uretan, txapelketako bigarren blokeari amaiera emango diotenak, playoff bezala ere balio izango duten azken bi jardunaldia aurretik. Estropadak hiru itsas-miliako luzeera izango du, lau luze eta hiru ziabogarekin.

Aurreko asteko Hondarribiko estropadatik egiten den bezala, azken estropada hauetako txanden eraketa San Miguel Ligako sailkapen nagusiaren arabera egingo dira, nahiz larunbat edo igande jokatu. 

Gaur goizean Zierbenako Arraun Klubean XXXII Petronor Bandera honen aurkezpen saioa ospatu da. Bertan izan dira Begoña Romo, Petronorreko Erakunde Erlazioetako ordezkaria; José Luis Herrerías, Zierbena AEko presidentea; eta Iñigo Ortuzar, Zierbenako alkatea.

Itzuli