Albisteak 2016
BEREZIAK
18 Eka 2016
San Miguel Ligaren edizio berri bat martxan da!
Guadalquivir ibaiak bihar CaixaBank Koroaren lehia estreinatzen duen Euskadi Basque Country IV. Banderari harrera egingo dio
Hilabete luzeen itxaronaldia amaitzear dago San Miguel Ligaren edizio berri baten hasierarekin. Aurtengo zita Andaluziako hiriburuan estreinatuko da eta bihar 12.00etatik aurrera Euskadi Basque Country IV. Bandera martxan jarriko da. Horretarako, Guadalquivir ibaiak txapelketa formatu berria aurkeztuko du. Traineruak aurreko denboraldiko sailkapenaren arabera binakako erlojupeko batean lehiatuko dira, La Barqueta Zubian eta La Cartuja Pasealekua batzen duten uretan hain zuzen ere.
Bihar CaixaBank Koroaren lehiarako puntuagarriak diren lehen puntuak banatzen dira eta aipagarria da, Euskadi Basque Country Banderaren aurreko edizioetan NT2 Hondarribiak, Orio Babayautok eta Urdaibai Aviak lortu zutela garaipena.
CaixaBank Dorreko visita
Bestalde, arratsaldean,CaixaBankeko sedea den Sevilla Dorreak San Miguel Ligako klubei harrera egin die. Zita honetara, patroiez eta presidenteez gain, Kepa Badiola, Euskadi eta Kantabriako CaixaBankeko Zuzendaria hurbildu da eta CaixaBank dorreko paraje izugarriak aprobetxatuz, San Miguel Ligako patroiek ligaren hasiera markatzen duen argazkia egin dute.
Izugarrizko astebukaera
Kirol alorra alde batera utzita, Sevillako astebukaera ekintza beterik egongo da Herculeseko Alamedan kokatuta dagoen San Miguel Ligako fan zonean. Izan ere, bertan, gastronomia, dantza eta herri kirolen erakustaldiez gain, Dj Lektrono eta ION DIN ANINAren musika entzuteko aukera izango du bertara hurbiltzen persona orok. Aipatzekoa da, Herculeseko Alamedan kokaturik egongo diren barrak astebukaera osoan irekita egongo direla