Albisteak 2016

BEREZIAK

01 Uzt 2016

Ingurune naturalera bueltan

Ingurune naturalera bueltan

Real Astillero de Guarnizo XV. Bandera - XL. GP Ayuntamiento de Astillero eta Petronor XXXIII. Bandera, asteburuko bi zitak izango dira

Astillero eta Zierbena. Hauek dira San Miguel Ligako hurrengo bi zitak. CaixaBank Koroaren lehia bere habitat naturalera itzultzen da Sevillan lehenengo jardunaldia jokatu eta gero. Azken zita horretan NT2 Hondarribiak garaipenaren aldia luzatu zuen eta Euskadi Basque Country IV. Bandera irabazi zuen, Urdaibai Aviaren eta Astilleroren aurretik.

Astilleroko ibaia izango da hain zuzen ere bihar 17.30etatik aurrera Real Astillero de Guarnizo XV. Bandera - XL. GP Ayuntamiento de Astillero San Miguel Ligako bigarren jaurdunaldia jokoan jarriko duen estropada eremua. Banakako erlojupekoa izango da eta biharko estropadako balizak arraun klubaren ondoan kokatuta egongo dira. Gainera, San Miguel Ligarekin bat doan Fan Zonea ere bertan kokatuta egongo da. Estropada eremu hau 2012tik ez du estropadarik ospatu, urte hartan, Kaiku Produchak lortu zuen garaipena 19'10'' denborarekin San Juan Iberdrola zazpi segundura uztiz. 2010ean ordea, Urdaibai Aviak 19'15'' denborarekin bandera irabaztea lortu zuen Orio Babyautoren zortzi segundu aurretik. 2005eko eta 2004ko edizioetan bandera Astilleron geratu zen, 2003an ordea, Mecos Mondarizen popara joan zen garaipena.

Bestalde, igandean 12.00etan txapelketa bizkaiako uretan jokatuko da, kasu honetan, Zierbenan, Petronor XXXIII. Banderaren ospakizunarekin. Hiru tandetan eta launaka aterako dira ontziak eta San Miguel Ligako hirugarren jaurdunaldiaren puntuak banatzeko balioko du. 'Galipo'ak San Miguel Ligan daudenetik, NT2 Hondarribiak (2012 eta 2015) eta Urdaibai Avia (2014) izan dira bandera lortu duten taldeak.

Bi zita hauek estropadad beterik dagoen uztailako hilabetea estreinatuko dute. Ezin dugu Patroi Onenaren CaixaBank Trofeoa ahaztu Sevillan gertatutakoa eta gero, San Juan Iberdrolako Endika Perez eta Unai Oliden patroiak dira maillot zuriaren jabeak. Hauen atzetik, Caboko Alfonso Diaz eta Tirán Pereirako David Alvarez aurkitzen dira.

Itzuli