Albisteak 2017
ELKARTEA
24 Urt 2017
Bazkideak Oiartzunen bilduko dira
Batzarrak, besteak beste, Lehendakariaren eta Zuzendaritza Batzordearen hautaketa burutuko du
Larunbatean, goizeko 10etatik aurrera, ACTren urteko lehenengo batzarra egingo da Oiartzunen. Eta bi gai nagusi egongo dira, alde batetik Ondarroa eta Aresen onarpena bazkide bezala eta, honen ondorioz, Zumaia eta Portugalete Eulenen baja.
Eta bestalde datorren bi urteetako Zuzendaritza Batzordearen eta Lehendakariaren hautaketa egindo da. Bost denboraldi eta gero, Pedro Anduezak bere kargua utziko du larunbatean.