Albisteak 2017

BEREZIAK

13 Uzt 2017

Maila gorenean estreinaldia Aresentzat

Maila gorenean estreinaldia Aresentzat

Gaur goizean ospatu da X Bandeira Concello de Ares estropadaren aurkezpen saioa Alianzas Aresanas Eraikinean

Igandean 12.00etatik aurrera, Eusko Label Ligako seigarren jardunaldiari izena ematen dio X Bandeira Concello de Ares jokoan jarriko da udalerri koruñarrean. Azken urteotan Liga Galiziarrean estropada hau jokoan jarri izan bada ere, lehenengo aldia izango da Eusko Label Ligaren egutegiaren parte izango dena. Barneko balizak Ares-eko itsasadarraren parean egongo dira eta 12 parte-hartzaileek hiru itsas-miliako distantzia bete beharko dute, lau luzetan banaturik. Igandeko jardunaldia izanik, txanden eraketa aurreko egunean lehiatuko den Bandeira Cidade da Coruña-ren amaierako sailkapenaren araberakoa izango da.

Gaur goizean ospatu da X Bandeira Concello de Ares estropada honen aurkezpen saioa Alianzas Aresanas Eraikinean eta bertan izan dira Julio Ignacio Iglesias, Ares-eko alcatea, eta Germán Sánchez, Ares Arraun Klubeko presidentea.
 

Dossier-a

Itzuli