ACT TV

ELKARRIZKETAK

30 Eka 2021

"Arraunlari bakoitzaren anbizioa eta esfortzua nabarmendu nahi ditut"

"Arraunlari bakoitzaren anbizioa eta esfortzua nabarmendu nahi ditut"


Gustavo Vazquez CR Cabo da Cruzeko entrenatzailea gogotsu dago txapelketa hasteko, baina denboraldi-aurrean bere taldeak nahi baino ezusteko gehiago gainditu behar izan ditu.    
 

Gustavo Vazquez pozik dago aurredenboraldiko hasierarekin, baina ez bigarren zatiarekin. "Jokalari askorekin ondo hasi gara, baina gero arazoak hasi ziren, ohi baino gehiago. Lan-istripuak, erorikoak, infekzioak, … izan ditugu ", adierazi du teknikariak.    

Ezustekoak gorabehera, Vazquezek arraunlarien jarrera azpimarratu du: "Arraunlari bakoitzak izan duen anbizioa eta esfortzua azpimarratu nahi ditut, aurrera ateratzeko gehiegizko ahalegina eginez". Lan horri esker, "geroz eta zailagoa da taldea zehaztea, eta ahal izan dudan guztia atzeratu dut", adierazi du CR Cabo da Cruz taldeko teknikariak.    

Txapelketari dagokionez, Vazquezek esan du gero eta maila handiagoa dagoela Eusko Label ligan. "Goikaldean sei talde daude, baina haiekin borrokatzen saiatuko gara", ohartarazi du Vazquezek. Behekaldeko taldeei dagokienez, Vazquezen ustez, "urtetik urtera gero eta maila handiagoa dago, zazpigarrenetik hamargarrenera segundo pare bat izaten dira, eta horregatik, emaitza txar horiek ondo kudeatu behar dira".

Itzuli