Albisteak

LEHIAKETA

21 Uzt 2021

CaixaBank Banderak Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Kantabriara itzuliko ditu

CaixaBank Banderak Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Kantabriara itzuliko ditu

Kantabriako uretan urtebete lehiatu gabe egon ondoren, Castro-Urdialesek hartuko du Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako zazpigarren jardunaldiak

Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako txapelketak Kantabriara itzuliko dira Caixabanken eskutik. Denboraldi batean bi txapelketak bertan jokatu gabe egon ostean, Castro Urdialesek banku finkoko arrauneko eliteko bi lehiaketetako zazpigarren jardunaldiak hartuko ditu larunbat honetan. Gaur goizean aurkeztu dira IX eta VI. CaixaBank Banderak, hain zuzen ere larunbat honetan jokoan izango direnak.

Gaur goizean Kantabriako herriko udaletxean egindako aurkezpenean Hector Alonso Caixabankeko Kantabriako Negozio Arloko Zuzendariak, Susana Herran Castro-Urdialeseko Alkateak,  Borja Rodrigo ACTko presidenteak eta Gorka Linaza, kantabriako herriko kirol zinegotziak parte hartu dute.

Herran oso pozik agertu da bi txapelketak Castro-Urdialesera itzuliko direlako. "Iparraldeko traineru onenetakoak beste denboraldi batez estropada-eremu onenera etortzea harro egoteko modukoa da. Normaltasunez joatea espero dugu, eta herrian hain errotuta dagoen kirolaz gozatu ahal izango dugu", adierazi du alkateak.

Alonsoren arabera, "ACTrekin batera nabigatzen dugun bederatzigarren denboraldia da, eta CaixaBank Banderaren bederatzigarren edizioa. Bandera hori betidanik egon da Kantabriarekin lotuta, eta aurten, Udalari esker, Kantauriko estropada eremu ospetsuenetako batean jokatuko da. Espero dut arraunlariek ikuskizun bikaina eskainiko digutela, lehiaketaren hasieratik egiten duten bezala, eta zaleek CaixaBank Banderaren edizio handi batez gozatu ahal izatea", adierazi du banderaren babeslearen ordezkariak.

Bestalde, ACTko presidentea "oso eskertuta gaude Caixabanki eta Castro-Urdialeseko Udalari Eusko Label Liga eta Euskotren Liga Kantabriako uretara itzultzeagatik. Pozik gainera estropada-eremuak eskaintzen dituen erreztasunengatik bai uretan zein bertatik kanpo ere. Gainera, gaur egun ditugun murrizketekin, estropadaz zuzenean gozatu ahal izateko aukera ezberdinak eskaintzen ditu", aitortu du Rodrigok.

Horrela, bi lehiaketetako emozioa 17:40an hasiko da, Euskotren Ligako estropadarekin batera, non lau traineruak VI. CaixaBank bandera irabazten saiatuko direlarik.

Gizonezkoen estropada, berriz, IX. CaixaBank Bandera, emakumezkoen bandera amaitzean hasiko da. Bertan, txandak sailkapen nagusiaren arabera banatuta daude, eta lehen txandan Zarautz Gesalaga-Okelan, SD Tiran Pereira, CR Ares eta Lekittarra Elecnor arituko dira. Bigarren txandan CR Cabo da Cruz, Ondarroa Cikautxo, Bermeo Urdaibai Avia eta Donostiarra Amenabar arituko dira. Azkenik, ohorezko txandan, sailkapen nagusiko lehen lau tripulazioak izango dira, Orio Orialki, Zierbena Bahias de Bizkaia, GO fit Hondarribia eta Santurtzi Transportes eta Gruas Aguado liderrak.
 

Itzuli