Albisteak

LEHIAKETA

13 Ira 2021

Eusko Label Ligan sartzeko azken urratsa

Eusko Label Ligan sartzeko azken urratsa

Bost talderen artean jokatuko dira datorren denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko azken bi plazak 

Bost talde izango dira Eusko Label Ligako playoffetan, banku fijoko arrauneko maila gorenean geratzen diren bi plazetako bat lortzeko asmoz. Bermeo eta Portugalete herrietan jokatuko dira playoffak euren ohiko estropada eremuetan, eta bertan erabakiko da zein azken bi taldek parte hartuko duten datorren denboraldiko Eusko Label Ligan.

S.D. Samertoloameu eta Club Do Mar Bueu izango dira Galiziako Ligako bi ordezkariak, euren ligan nagusitu ondoren.

KAE Ligan, Getariako Arraun Elkartean ia lehiaketa osoan nagusitu da, eta playoffeko bi plazetako bat lortu dute. Bigarren postua Kaiku Berez galantak erdietsi du azkenaurreko jardunaldian SDR Pedreña Grupo Dynasol-en kaltetan.

Txanponaren beste aldean SD Tiran Pereira dago, nahiz eta Eusko Label Ligara itzulera ona egin, sailkapeneko hamaikagarren postuan geratu dira, eta beraz, promozio jardunaldi hauetan bere postua defendatu beharko du.
 

Itzuli