Albisteak

ELKARTEA

11 Abe 2021

Euskotren Ligak 8 lehiakide izango ditu

Euskotren Ligak 8 lehiakide izango ditu

Aldaketa 2023. denboraldian egingo da eta Galiziako bi traineru izango dira bertan

Euskotren Ligako partaide kopurua handitzeko, ACTko partaideek Zuzendaritzak egindako proposamena onartu dute. Egun, lau traineruk hartzen dute parte emakumezkoen lehiaketan, denak gipuzkoarrak, eta 2023. denboralditik aurrera, zortzi lehiakide izango dira. 

Bazkideek onartutako aldaketa honekin, lehenengo hiru denboraldietan, lehiaketako bi parte-hartzaile Galiziako Ligakoak izango dira. Euskotren Ligako parte-hartzaileek izen-ematerako unean kuota bat ordaintzea ere onartu dute. Azkenik, 2022 eta 2023 denboraldietako emakumezkoen lehiaketaren Play Off formatua onartzeko eskatu dio urtarrileko Batzarrari.


Aldaketak arauetan
ACTko bazkideek estropaden antolaketan soilik eragina izango duten aldaketak onartu dituzte.
 
Azkenik, ALNren (Asociación Liga Noroeste) eta ACTren artean indarrean dagoen lankidetza-hitzarmenaren luzapena ere onartu da, 2022ko abenduaren 31ra arte.
 

Itzuli