Albisteak

BEREZIAK

23 Abe 2021

Eguberri eta urte berri on 2022!

Eguberri eta urte berri on 2022!

Arrakastaz beteriko urte berri baten alde Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako kirolariek arraun-zaleekin batera ospatu nahi dituzte gabonetako egun hauek

Tolosaldeko Arraun Klubako Irati Hernandez eta Naroa Becerril arraunlariak, Kaiku Berez Galanta taldeko Solayman Suly 'Rahhou arraunlaria eta Getariako Arraun Elkarteko Jokin Idiakez arraunlaria dira Gabonetako bideo honetako protagonistak. Banku finkoko arraunaren maila gorenera igo berry diren hiru taldeak dira protagonistak, eta urte berriari zaleak are eta gertuago sentitzea nahi dute.

ACT osatzen dugun guztiok gabon zoriontsuak eta 2022 urte berri on bat opa dizkizuegu!

Saridun ongietorria
Gabonetako iragarkian, Eusko Label Ligara eta Euskotren Ligara igo diren hiru traineruetako arraunlariek opari bat dute euren zaleentzat. Azken denboraldietan emandako babesa eskertzeko asmoz, ACTk hiru sarrera bikoitz oparituko ditu 2022 denboraldian jokatuko den lehen estropadarako. Sarrera horiek eskuratzeko, herrian gorde duten postala duen gutun-azala aurkitu behar da, eta bertan agertzen diren jarraibideak bete.
 

Itzuli