ACT TV 2022
BEREZIAK
22 Abu 2022
Euskotren Garaikurra Orion dago
Txapeldunek euren zaleekin ospatu zuten Euskotren Liga
Zarauzko Ikurriñaren ondoren, Euskotren Ligako txapeldun izan den Orio Orialkik Euskotren Ligako garaikurra jaso zuen Zarauzko uretan. Arratsaldean, ordea, udaletxeko plaza bete zuten herritarrekin ospatzeko parada izan zuten irabazleek. Banan banan aurkeztu zitzaien, eta irabazleen CaixaBanken mailotarekin agertu ziren Udaletxeko balkoira, non bertan denboraldian zehar irabazitako Bandera guztiak astindu zituzten.