Albisteak 2022

LEHIAKETA

19 Urr 2022

Patroi onenak omentzeko unea iritsi da

Patroi onenak omentzeko unea iritsi da Patroi onenak omentzeko unea iritsi da

Ander Etxegoien eta Nadeth Agirre, Orio Orialkiko patroiek jasoko dituzte ostiral honetan CaixaBank Patroi Onenaren eta EiTB Patroi Onenaren sariak

Ohi bezala, Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako denboraldiaren amaieran bi lehiaketetako patroi onenek irabazitako saria ematen zaie. Hori dela eta, ostiral honetan, Orio Orialkiko bi patroiek Eusko Label Ligako Caixabank Patroi Onenaren Saria eta Euskotren Ligako EiTB Patroi Onenaren Saria jasoko dituzte.

Ander Etxegoienek bigarren aldiz jasoko du saria, denboraldi osoan sailkapeneko lehen postuan izan ondoren. Puntuazio berriarekin, getariarrak errekorra ezarri du, sailkapenean 141 puntu lortuz, eta 26 puntuko aldea atera dio Getaria Arraun Elkarteko Unax Eizagirreri.

Bestalde, emakumezkoen mailako babeslearen estreinaldiak berdintasun handiagoa ekarri du sailkapen honetara. Era berean, puntuazio-sistema berriarekin, patroi guztiek puntuatu dute, eta, beraz, puntuazio-errekorra ere egon da. Kasu honetan, Orialki Orioko patroiak, Nadeth Agirrek irabazi du Patroi Onenaren EiTB Saria 43 punturekin eta 9 puntuko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Andrea Astudillo Donostia Arraun Lagunak taldeko patroiari.

Ekitaldia ostiral arratsaldean izango da, Donostiako Aquariumean, eta CaixaBankeko eta EiTBko ordezkariek emango dizkiete garaikurrak Etxegoieni eta Agirreri.

Itzuli