ACT TV 2023

BEREZIAK

07 Abu 2023

CaixaBank Azken Luzea: Hondarribia eta Lekeitio

CaixaBank Azken Luzea: Hondarribia eta Lekeitio

Asteburuko patroirik nabarmenenek hitz egin dute

Hondarribiako eta Lekeitioko estropaden ondoren, liderrek bi banderak irabazi dituzte, eta horrela lidertza sendotu dute. Bermeo Urdaibaik eta Donostia Arraun Lagunak-ek lortutako garaipenei esker, sei puntura handitu dute sailkapeneko aurkariekiko aldea.

Larunbatean Hondarribiko XXXVI. Bandera/Mapfre Sari Nagusian, Bermeok traineru guztiak gainditu zituen, eta hurrenez-hurren helmugaratu ziren Zierbena Bahias de Bizkaia, Hondarribia eta Orio Orialki. Bestalde, XV. Txingudiko Bandera/Balfego Sari Nagusian, Donostia Arrarun Lagunak-ek bi segundoko aldea atera zion Nortindal Donostiarrari eta zazpi segundokoa Orio Orialkiri. Bou Bizkaiak eta Lugañenek bi puntuko aldea lortu dute aurkari zuzenekiko.

Larunbatean, bai gizonezkoen txapelketan bai emakumezkoenean, denboraleagatik GPSetako batek huts egin izanak CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenetarako puntuak banatzea eragotzi zuen, baita EITB Sariko Patroi Onenaren sailkapenari dagokionean.

Lekeitioko igandeko jardunaldian ere liderrak izan ziren Bandera irabazi zutenak. XXXVIII. El Correo Ikurriña - Kutxabank SN - Lekeitioko Udalan, Bermeo Urdaibai lehen paladetatik izan da nagusi eta helmugan 16 segundoko errenta lortu du Donostiarra Amenabarrekiko, 19 segundokoa Zierbena Bahías de Bizkaiarekiko eta bigarren sailkatua den Hondarribiak 24 segundo galdu ditu laugarren postuan.
XII. Euskotren Banderan, Donostia Arraun Lagunak-ek bigarren luzean uste baino gehiago sufritu zuen, baina helmugan Orio Orialkirekiko 10 segundoko errenta izan zuen.

Garaipen hauei esker, liderrek sei puntuko aldea dute euren jarraitzaileekiko. Bermeo Urdaibaik zortzi estropada ditu CaixaBank Koroa defendatzeko, eta Donostia Arraun Lagunak-ek, ordea, lau jardunaldi ditu bere bigarren Euskotren Garaikurra irabazteko.

Patroien lanari dagokionez, igandeko jardunaldiaren ondoren, patroiek lidertzari eutsi diote beste jardunaldi batez. Gizonezkoen mailan, Unax Eizaguirre hirugarren izan zen jardunaldian, eta horrela laugarren sailkatu zen Gorka Aranberrirekin zuen berdinketa desegiten du, eta beraz, Moañako jardunaldian CaixaBank Patroi Onenaren maillota jantziko du. Emakumezkoen sailkapenean, Nerea Perez izan zen patroirik trebeena Lekeitioko uretan, eta Miren Garmendia EITB Patroi Onenaren liderrarekiko bi puntutara hurbildu da.

Itzuli