Albisteak 2024

ELKARTEA

24 Mai 2024

Guztira 9 talde aurkeztu dira Eusko Label Ligako playofferako

Guztira 9 talde aurkeztu dira Eusko Label Ligako playofferako Guztira 9 talde aurkeztu dira Eusko Label Ligako playofferako

Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu da, eta orain, aurkeztu diren taldeek euren lekua kirol-merituengatik lortu beharko dute.

Traineruen denboraldia gertu dago eta Eusko Label Ligara igotzeko asmoa duten klubek beharrezko dokumentazioa aurkeztu dute. ACTko Zuzendaritza Batzordeak, ARCko eta ALNko klubek aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, honako eskaera hauek onartu ditu: 

•    Arkote Arraun Taldea
•    Club de Remo Itsasoko Ama 
•    Larrun Kosta A.K. 
•    Pasai Donibane Koxtape A.E. 
•    Zarautz Arraun Elkartea
•    Club de Remo Ares 
•    Club de Mar de Castropol
•    Club de Remo Chapela 
•    Sociedad Deportiva Tirán

Gauzak horrela, klub horiek kirol-merituen bidez lortu beharko dute playofferako txartela.
 

Itzuli